BAZKIDE IZATEKO ABANTAILAK

Zainketa Aringarriak

Ikuskera global, aktibo eta etengabea dute oinarri, gaixotasun aurreratua eta sendaezina duten pertsonen eta haien senideen alderdi fisikoak, psikikoak, sozialak eta espiritualak artatze aldera.

Zainketa Aringarriek, nagusiki, gaixoen eta haien familiaren ongizatea dute xede, bai eta haien duintasunaren nahiz autonomiaren sustapena ere.

Faseak

1

Helburuak

  • Berariazko baliabideak ezartzea.
  • Gaixotasun aurreratua eta sendaezina duten gaixoen eta haien senideen gaineko arretaren kalitatea sustatzea.
  • Profesionalak prestatzea eta Zainketa Aringarrien arloan ikerketa sustatzea.
  • Tresna komunitarioak gizartearen eskura jartzea, jendea zainketa aringarrien arretan sentsibilizatzeko.
2

Jarduketak

  • Zainketa Aringarrien arloan ikerlanak eta proiektuak sustatu eta bultzatzea.
  • Zainketa Aringarrien edozein alderdiri zuzendutako ikastaroak eta jardunaldiak antolatu eta zuzentzea.
  • Antzeko jardueretan edo zientzia-diziplinetan ari diren pertsonen, elkarteen edo lan taldeen jarduketak sustatzea, elkarte honen xedeak eraginkortasunez garatzen laguntze aldera.
  • Osasun Administrazioarekin aritzea lankidetzan, Zainketa Aringarriak garatu eta ezartzea sustatzen duten planak diseinatzeko.
3

Bazkideendako onurak

  • Eskubide osoko kide izatea Espainiako Zainketa Aringarrien Elkartean (SECPAL) eta Europako Zainketa Aringarrien Elkartean (EAPC).
  • PALIAN elkarteko bilera zientifikoetan parte hartzea eta, elkartekidea zarenez,  prezio berezietan izena ematea SECPAL eta EAPC elkarteek antolatutako ekitaldietan.
  • Doako harpidetza Medicina Paliativa aldizkarian
  • SECPAL elkarteko bazkideen webgunean sartzea. Webak hamaika zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola gida kliniko eguneratuak, artikuluen aukeraketa eta bilaketa, nazioarteko hainbat aldizkari eskuratzeko aukera eta beste.

Talde handi bateko kide izatea gustatuko litzaizuke?

Bat egin giza talde handi batekin, Zainketa Aringarrien munduan murgilduko zara eta pertsona askori lagunduko diezu beren bizitzako bide honetan.

Hasi zaitez

Zatoz gu hurbiletik ezagutzera eta aprobetxatu helburu sozialak dituen elkarte bateko kide izateko aukera, pertsonei laguntzen baitiegu bizitzan zehar.

Aprobetxa itzazu abantailak

Arteterapia, Death cafe, Atlanteseko ikerketa kualitatiboa, gizartean planteatzen diren eta parte hartzera gonbidatzen zaitugun jardueretako batzuk dira.

Deskargatu PALIAN sozietatearen jarduera nagusien zerrenda PALIAN

DESKARGATU

Eman izena orain

Eskatu izena ematea eta kontsultatu bazkidearen tarifak Palian (Nafarroako Zaintza Aringarrien Elkartea) elkarteko kide izatearen abantailez gozatzeko.

Zuzenean sartuko zara SECPAL era zure datuak betetzeko.